Eneko Goia, Markel Olano eta Joseba Egibarrek egindako adierazpenak kanpainako autobusaren aurkezpenean, kanpaina hasieran. PP-PSOE frenteari aurre egiteko eta krisi ekonomikoan kudeaketa serio eta egokia egiteko, abertzaleen aukera egokiena EAJ dela azpimarratu dute
Markel Olano eta Joseba Egibar Errenterian.wmv
by on 01. may, 2011 in Bideoblog
Markel Olanok eta Joseba Egibarrek Gipuzkoaren erronkez, sozialisten politika ekonomikoaz eta aktualitate politikoaz hitz egin dute Errenterian egindako ekitaldian.
Lazkaoko ekitaldian alkate eta zinegotziak omendu genituen
by markelolano on 15. feb, 2011 in Guztiak
Joan den igandean Lazkaon alderdiko ekitaldi bat ospatu genuen eta Transizioaz geroztik Goierriko alkate eta zinegotzi izan direnak omendu genituen. Joseba Egibarrek egindako hitzaldian bizi dugun momentuaren, aro berri honen, garrantzia azpimarratu zuen. Nik neuk PSE-PP fronteari, udaletxe eta Foru Aldundietara inongo disimulurik gabe zabaltzeko asmoa duten fronte horri hain zuzen ere, aurre egin eta amaiarazi behar dugula nabarmendu nuen. Eta horretarako ezinbestekoa izango da egoera honekin ados ez gauden guztiok batu gaitezen.
Lazkaon etxean bezala sentitu nintzen, horrek esan nahi duen guztiarekin. Goierriko hainbat lagun, alderdikide eta senide ekitaldian izan ziren eta beti izaten da berezia horrelako “publikoarekin” aritzea. Baina oso ondo joan zen goiza — nahiz eta batzuen ustez gehiegi luzatu nintzen nire azalpenetan, eta aukera ederra izan genuen hala nahi izan zuten goierritarrei etorkizunean Gipuzkoarentzat dugun proiektua azaltzeko ere. Legealdi honetan egin bezala, datozen lau urteetan ere beharrezkoa dugu Gipuzkoan proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko, eta azken batean gipuzkoar guztion ongizatea bermatzeko, lanean jarraitzea. Gogotsu eta ilusioz beteta gaude, eta aurrera egingo dugu!
Hona hemen Lazkaoko ekitaldiko argazki batzuk:
Markel Olanoren lagunak
by on 06. feb, 2011 in Bideoblog
Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia nolakoa den jakitera laguntzen digute bideo irudi hauek. A través de estas imágenes conoceremos mejor al Diputado General de Gipuzkoa Markel Olano.
Markel Olano Arrese.
by markelolano on 06. feb, 2011 in Bideoblog
Bilatu Blogean-Búsqueda
MARKEL OLANOREN AGURRA
1980an hasi nintzen politikan, hamabost urte nituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin nintzen. EGIko militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta zuzpertzailea eginez eman nituen. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia ikasketak egin, eta ondoren doktoretza ikasketak egin nituen. Orain, doktore tesia idazten ari naiz.
Photos on flickr
@markelolano twitter
RSS Aldundia-Diputación
- Eskola kiroleko monitoreentzako ikastaro bat eskainiko dute aldundiek 2 mayo, 2012
- GFAk aurre egingo die Eusko Jaurlaritzaren murrizketei Diru Sarrerak Bermatzeko laguntza berriarekin 19 abril, 2012
- Mendekotasun arina duten pertsonei dagokien prestazioa ordaintzea onartu du Diputatuen Kontseiluak 27 marzo, 2012
- 2011ko errenta eta ondarearen gidaliburua 21 marzo, 2012
- Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra 21 marzo, 2012












Sare sozialetan jarraitu