Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Foru Hauteskundeetako hautagaiak, agerraldia egin du Eibarren EAJren alkatetzarako hautagai Eva Juezekin batera. Legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak Eibarren egindakoak azpimarratu ditu Eva Juezek. Markel Olanok, berriz, lurralde orekaren printzipioan indarra egiteaz gain, Auzitegi Konstituzionalak gaur gauen hartuko duen erabakiaren aurretik, Bilduk hauteskundeetan egon behar duela exijitu du.
Egindako bideaz hausnartu eta aurrera begira
by markelolano on 17. feb, 2011 in Gipuzkoa, Guztiak
Legegintzaldiaren hondarrera iristen ari gara. Ia lau urte hauei atzera begiratu eta hamaika oroitzapen datozkit gogora. Une gozoak, buruhausteak, une intentsoak, eztabaidak… denetarik izan dugu urteotan. Baina guztien gainetik gure lurraldearen alde, Gipuzkoaren alde, egindako talde-lana azpimarratu nahi dut. Bokazio, asmo eta intentzio onenarekin aritu gara eta orain, bizipen pertsonaletatik haratago, atzera begiratu eta balantzea egitea dagokigu.
Legealdiaren hasieran apustu sendoa egin genuen lidergo partekatuan oinarritutako kultura politiko berriaren alde. Egungo gizartearen konplexutasunean eta gure Gipuzkoako egoeran, ezinbestekotzat jo genituen erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana, erakunde publiko ezberdinen arteko akordioa eta gizartearen partaidetza bultzatzea. Azken batean, guk bultzatu dugun kultura politiko berri hori lidergo partekatuan, elkarlanean oinarrituta Gipuzkoaren alde lan egiteko modu zintzoa baino ez da.
Baina gurea bezalako egungo gizarte konplexu batean ez da nahikoa erakunde publiko batentzat elkarlana, akordioa eta partaidetza sustatzea. Horrekin batera, kudeaketa modernoa beharrezkoa da; herritarren eta lurraldearen beharrei eta etorkizunari erantzuteko balioko duena. Argi izan dugu legealdiaren hasieratik hori, eta horregatik egin genuen 2007-2011 kudeaketa plana. Paperaren gainean planifikatu genuen hura zenbateraino bete dugun, zertan huts egin dugun eta etorkizunari begira hobetzeko zer dugun aztertzeko garaia dugu orain. Batzuek autobonboan ari garela esan dute gure kudeaketaren balantzea plazaratu eta egindakoaren berri herritarrei eman nahi izateagatik. Baina bene-benetan uste dut arduradun politiko baten eginbeharra dela, herritarrei agindu zienetik eta planifikatu zuenetik zer egin duen argi eta garbi azaltzea; kontuak ematea. Zientzia politikoetan accountability kontzeptuarekin ezagutzen den hori orain egitea dagokiguna da, eta ez propaganda.
Herritarrei kontuak emateko asmo horretan, atzo iluntzean kudeaketa planaren balantzea aurkeztu genuen Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian. Eskuragarri dago prestatu dugun jarduera-memoria herritar guztientzat. Memoria horretan, legealdi hasierako kudeaketa planean zehaztutako zazpi helburu nagusietako bakoitza lortzeko egin dugun bidea jasotzen da. Hauek dira zazpi helburu horiek:
- Gipuzkoako errepide sarea prestatzea eta mugikortasun-sistema aurreratu bat garatzea.
- Lurralde-oreka: udalerri txiki nahiz handietako biztanleei aukera berdinak eskaintzeko helburuz.
- Ingurumena zaintzea, hondakinen tratamendu orokorra, uraren ziklo integrala eta energia berriztagarriak sustatzearen aldeko apustua eginez.
- Gipuzkoaren ongizatea bermatzea, prestazio eta zerbitzuen eskaintza gure adinekoen eta babesik gabeko egoeran aurkitzen diren kolektiboetako pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratuz.
- Gure nortasuna eta kultura indartzea munduari irekita dauden eduki propioen aldeko apustua eginez.
- Gipuzkoa lehiakor bat sendotzea, lurraldeko enpresak indartuz eta berrikuntzara bideratuta dauden politikei bultzada emanez.
- Bakea eta normalkuntza politikoa erdiestea, giza eskubide guztien errespetuan eta erabakitzeko eskubidean oinarrituta.
Horiek lortzeko bidean buru-belarri lanean aritu gara ia lau urtez eta lanean dihardugu orain ere, Gipuzkoako Foru Aldundia osatzen dugun gizon-emakume guztiok. Eta niri dagokit, Diputatu Nagusi izanik Foru Aldundiak egindakoaren arduradun nagusi ere banaizenez, orain azalpenak ematea. Eta horixe egin nahi dut herritarrekin eta eragileekin zuzenean, komunikabideen bitartez eta baita nire gogoeten gune den blog honen bitartez ere. Datozen egunetan, helburu estrategiko horietako bakoitzean egin dugun ibilbidea azaltzen saiatuko naiz hainbat post-en bitartez. Eta era berean, legegintzaldiaren azken zati honetan, Gipuzkoak etorkizunerako dituen erronka nagusiei buruz ere gure asmoak zeintzuk diren adierazi nahi dut.
Espero dut halaber, herritarrek ekarpenak egingo dizkiezuela egindako lanaren gaineko nire azalpenei, nahiz etorkizunerako ditudan asmo eta kezkei.
Kudeaketa planaren balantzea
by markelolano on 16. feb, 2011 in Gipuzkoa, Guztiak
Pozgarria da oso gaur iluntzean Kursaaleko ekitaldian auzkeztu dugun balantzea aurkeztea; 2007-2011 Kudeaketa Plan Estrategikoaren balantzea hain zuzen. Elkarlanak ekarritako emaitza onez eta erronkaz beteriko balantzea.
Mañana, con más tiempo, me extenderé algo más acerca de esta reflexión sobre el balance del Plan de Gestión 2.007-2.011. Pero no quiero dejar de pasar la ocasión para reiterar mi agradecimiento a todos, a las organizaciones sociales, deportivas, culturales, económicas y políticas, y también a todo el equipo político y técnico que ha desarrollado su labor en la Diputación Foral, su contribución a la ejecución de este Plan de Gestión. Estoy absolutamente convencido de que la intensa colaboración que existe entre sociedad e instituciones en nuestro territorio constituye el motor fundamental para construir nuestro futuro.
Hemen uzten dizuet nire gaurko hitzaldia:
2007-2011 kudeaketa planaren balantzea aurkezteko ekitaldiaren emanaldia streaming bitartez
by markelolano on 16. feb, 2011 in Gipuzkoa, Guztiak
Gaur iluntzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketa planaren balantzea eta etorkizuneko proposamenaren aurkezpena gipuzkoar gizartearen aurrean.
- EGUNA: Otsailak 16, asteazkena.
- ORDUA: 19:00
- LEKUA: Kursaal (Foyer). Donostia.
Ekitaldi hau streaming bitartez jarraitu ahalko da Gipuzkoa Parte Hartzen webgunean.
Angel Olaran. 2010. Gipuzkoako Urrezko Domina
by wmo-admin on 04. nov, 2010 in Bideoblog
Rueda de prensa en EUSKERA y CASTELLANO de la presentación de la concesión a Angel Olaran de la Medalla de (más…)
Bilatu Blogean-Búsqueda
MARKEL OLANOREN AGURRA
1980an hasi nintzen politikan, hamabost urte nituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin nintzen. EGIko militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta zuzpertzailea eginez eman nituen. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia ikasketak egin, eta ondoren doktoretza ikasketak egin nituen. Orain, doktore tesia idazten ari naiz.
Photos on flickr
@markelolano twitter
RSS Aldundia-Diputación
- Eskola kiroleko monitoreentzako ikastaro bat eskainiko dute aldundiek 2 mayo, 2012
- GFAk aurre egingo die Eusko Jaurlaritzaren murrizketei Diru Sarrerak Bermatzeko laguntza berriarekin 19 abril, 2012
- Mendekotasun arina duten pertsonei dagokien prestazioa ordaintzea onartu du Diputatuen Kontseiluak 27 marzo, 2012
- 2011ko errenta eta ondarearen gidaliburua 21 marzo, 2012
- Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra 21 marzo, 2012













Sare sozialetan jarraitu