Jeltzaleok Imanol Lasa aurkeztu dugu Zarauzko alkatetzarako eta Oriorako berriz gaur egun alkate den Jon Redondo izango da zerrendaburu. Zumairako Montse Arana aurkezten da eta Aia eta Getarirako Igor Iturain eta Andoni Aristi, biak gaur egun alkate direnak.
EAJ – PNV Deba Beheko hautagaiak
by on 04. mar, 2011 in Bideoblog
Eibar, Portalean, martxoak 5. Bertan EAJ-ak Debabarrena eskualdeko udaletarako hautagaiak aurkeztu ditu “Batu Gaitezen Debabarrenak aurrera egiteko” lemapean. Jeltzaleek Eva Juez aurkeztu dute Eibarko alkatetzarako eta Elgoibarrerako berriz gaur egun alkate den Alfredo Etxeberria izango da zerrendaburu. Debarako Unai Lekube aurkezten da , Mendaroko udalerako Irune Berasaluze, Soraluzerako Iker Aldazabal eta Mutrikurako Joxe Antxustegi.
EAJ-PNV Bidasoa
by on 26. feb, 2011 in Bideoblog
Irunen, Zabaltza plazan, otsailak 26, Bertan EAJ-ak Bidasoaldetik udaletarako hautagaiak aurkeztu zituen “Batu Gaitezen Bidasoak aurrera egiteko” lemapean. Jeltzaleek Xabier Irodoy aurkeztu dute Irungo alkatetzarako eta Hondarribirako berriz gaur egun alkate den Aitor Kerejeta izango da zerrenda buru.
EAJ – PNV GOIERRI
by on 22. feb, 2011 in Bideoblog
Aitor Aldasoro (Beasain), Iñigo Peñagarikano (Zumarraga), Jabier Iraeta (Legazpi), Jose Migel Santamaria (Ordizia), Itziar Agirre (Urretxu) eta Patxi Albisu (Lazkao)
Lazkaoko ekitaldian alkate eta zinegotziak omendu genituen
by markelolano on 15. feb, 2011 in Guztiak
Joan den igandean Lazkaon alderdiko ekitaldi bat ospatu genuen eta Transizioaz geroztik Goierriko alkate eta zinegotzi izan direnak omendu genituen. Joseba Egibarrek egindako hitzaldian bizi dugun momentuaren, aro berri honen, garrantzia azpimarratu zuen. Nik neuk PSE-PP fronteari, udaletxe eta Foru Aldundietara inongo disimulurik gabe zabaltzeko asmoa duten fronte horri hain zuzen ere, aurre egin eta amaiarazi behar dugula nabarmendu nuen. Eta horretarako ezinbestekoa izango da egoera honekin ados ez gauden guztiok batu gaitezen.
Lazkaon etxean bezala sentitu nintzen, horrek esan nahi duen guztiarekin. Goierriko hainbat lagun, alderdikide eta senide ekitaldian izan ziren eta beti izaten da berezia horrelako “publikoarekin” aritzea. Baina oso ondo joan zen goiza — nahiz eta batzuen ustez gehiegi luzatu nintzen nire azalpenetan, eta aukera ederra izan genuen hala nahi izan zuten goierritarrei etorkizunean Gipuzkoarentzat dugun proiektua azaltzeko ere. Legealdi honetan egin bezala, datozen lau urteetan ere beharrezkoa dugu Gipuzkoan proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko, eta azken batean gipuzkoar guztion ongizatea bermatzeko, lanean jarraitzea. Gogotsu eta ilusioz beteta gaude, eta aurrera egingo dugu!
Hona hemen Lazkaoko ekitaldiko argazki batzuk:
Bilatu Blogean-Búsqueda
MARKEL OLANOREN AGURRA
1980an hasi nintzen politikan, hamabost urte nituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin nintzen. EGIko militantzia urteak Beasaingo eta Goierriko EGIko barne egituretan lan politikoa eta zuzpertzailea eginez eman nituen. Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia ikasketak egin, eta ondoren doktoretza ikasketak egin nituen. Orain, doktore tesia idazten ari naiz.
Photos on flickr
@markelolano twitter
RSS Aldundia-Diputación
- Eskola kiroleko monitoreentzako ikastaro bat eskainiko dute aldundiek 2 mayo, 2012
- GFAk aurre egingo die Eusko Jaurlaritzaren murrizketei Diru Sarrerak Bermatzeko laguntza berriarekin 19 abril, 2012
- Mendekotasun arina duten pertsonei dagokien prestazioa ordaintzea onartu du Diputatuen Kontseiluak 27 marzo, 2012
- 2011ko errenta eta ondarearen gidaliburua 21 marzo, 2012
- Arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra 21 marzo, 2012












Sare sozialetan jarraitu