Bi zinta

 Ostiral arratsaldean etxera iritsi nintzenean egunerokoa egin nuen: poltsikoan nituen txanponak, giltzak eta bestelakoak atera eta sukaldeko mahai gainean utzi. Orduantxe konturatu nintzen beste bi objektu ageri zirela mahai gainean: zintak mozketak egiten ditugunean jasotzen ditugun bi oihal puska.

 Lehena, ikurrinaren koloreak zituena, Donostiako Bigarren Ingurabidea zabaldu genuen ekitaldikoa zen. Bigarrena, gorria, ostiralean bertan Ataungo San Gregorio auzoan egin genuen Barandiaran Museoaren inaugurazio ekitaldikoa. Benetan egun borobila.

Tags: , , , ,

No comments yet.

Leave a Reply

Spam protection by WP Captcha-Free